‘Euskal Y’ren aldeko eta ETAren aurkako mozioa aurkeztuko du PPk

elgoibarren.net 2009ko mar. 24a, 12:20

 
Francisco J. Nuñez alderdi popularreko zinegotziak ‘Euskal Y’ren alde eta ETAren aurka mozioa aurkeztuko du datorren eguenean (martxoak 26) egingo den Osoko Udalbatzarraren ohiko bileran. Udalak ‘Euskal Y’rekin duen konpromisoa publikoki berretsi dezala eskatuko die Nuñezek udal ordezkariei.




 Atentatuak gaitzetsi, enpresariekin eta langileekin solidario agertu eta azpiegitura honen zilegitasuna defenda dezala eskatu nahi dio Elgoibarko PPko zinegotziak Udalari, “Euskadirentzat ongizate. garapen ekonomiko eta oparotasun iturri funtsezkoa den neurrian”.

 ETAK ‘Euskal Y’ eraikitzen ari diren enpresa eta langileen aurkako mehatxuak “jendarte guztiaren aurkako mehatxuak dira” dio Nuñezek. “Egun, mehatxua bete egin du ETAK, eta, hortaz, euskal alderdi demokratiko eta instituzio demokratiko guztien erantzun bateratu eta irmoa ematea beharrezkoa da
Gai honen inguruko informazio gehiago: Elgoibarko PPren web gunean (pdf)

Martxoaren 26ko Osoko Udalbatzarrean aztertuko diren gaiak:
  • 2009ko otsailaren 26an egindako bilerari dagokion aktaren onarpena.
  • Gipuzkoako Uren Patzuergoak burutzen duen uraren gestio integralerako hitzarmena luzatzea, 2019ko abenduaren 31ra arte.
  • Udalaren 2009ko aurrekontuari dagokion 1/2009 kreditu gaikuntzaren bidez, kredituak aldatzeko espedientearen berri ematea.
  • Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioa, ‘Euskal Y’ren alde eta ETAren aurka.
  • Udal Araudi Organikoa aldatzeko Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioa.
  • Aurkeztutako Adierazpen Instituzionala, 1979ko apirilaren 3an egin ziren udal hauteskundeen 30. urteurrena ospatzeko.

euskalyvasca.com web gunea