Ingeniosus

Aitor Ibabe 2009ko mar. 24a, 23:43

INGENIOSUS III LEHIAKETA 
  • Antolatzailea: Markinako Lea Artibai Ingeniaritza ikastetxea.
  • Helburua: Euskal Herriko gazteei ingeniaritza eta zientziak beste ikuspuntu praktiko eta errezago batetik aurkeztea.
  • Gaia: Polimeroak.
  • Nori zuzendua: Batxilergo eta Goi Mailako zikloetan dauden ikasleentzat. Parte-hartzaile bakoitza behin baino gehiagotan sartu daiteke, denbora onena gordeko zaiolarik.
  • Aurkezteko epea: Hiru fase dira. Epeak erabakita daude. Dagoeneko bigarren fasearen barruan gaude maiatzaren 25erarte. 
  • Lan taldea: Bakarka.
  • Kategoriak: Ez daude.
  • Sariak: Hiru fase dira. Lehen bi faseak pasatzen dituzten guztiek sariak jasoko dituzte. Fase bakoitzeko lehen hamarrek, sari bereziak jasoko dituzte. Azken faseko lehenak Londreserako bidaia 4 lagunentzat lortuko du.
  • Lehiaketa-oinarriak: http://www.uni.leartik.com

 

Lehen bi faseetan bideo bat ikusi ondoren, zailtasun ezberdineko galderak erantzun behar dira ahalik eta denbora laburrenean. Fase bat pasatuz gero, hurrengo fasera pasatzeko aukera lortzen da. Hirugarren fasean, zehaztuko den gai bati buruz idazlan txiki bat egin behar da, gehienez ere 500 hitzetakoa eta epai-mahai batek erabakiko du nor den irabazlea. 

 

Oso garrantzitsua da fase bakoitza ahalik eta azkarren pasatzea zeren sariak hobeak izaten baitituzte lehenengo hamarrek.

 

Azken faseko lehenak sari potoloa jasoko du. Era berean, txapeldunaren ikastetxeko txapelketaren koordinatzaileak sari berezi bat izango du, Arzak jatetxean bi pertsonentzat afaria.

 

Aurtengoa hirugarren edizioa da eta dagoeneko gure ikasle batek, Igor Ruiz de Azúak, lehen fasea irabazi du. Gure ikastetxeak aurreko bi edizioak irabazi ditu. Pike ederra sortzen da ikasleen artean zeren eta beraien helburua ahalik eta azkarrena izatea baita. Giro polita sortu daiteke gelan txapelketa honetara parte hartzera animatuz gero. Gomendatzen dizuet.