Batzar Nagusietako Lehendakaritza eta Mahaia Elgoibarren izan dira

elgoibarren.net 2009ko mar. 25a, 14:29


Foru-legebiltzarreko lehendakari Rafaela Romerok, Mahaiarekin batera, Batzar Nagusien autobus tematikoa aurkeztu du gaur (martxoak 25) Elgoibarren. Mahaikideek, gainera, gure herrian egin dute Batzar Nagusien asteroko bilera.

 
 

Foru-legebiltzarreko eta Udaleko ordezkariak.

 Romerok "sustrai historiko sendoak eta kasta industrial indartsua duen herria” dela Elgoibar nabarmendu du, eta baita, “gure ekonomiaren zutabe batean garrantzi handia duena: erreminta makinaren fabrikazioan” gaineratu ere.
 Alkatea eta Udal korporazioaren agurra jaso ostean, Gipuzkoako 88 udalerrietan zehar ibilbide luzea egiten ari den autobus tematikoa aurkeztu du Rafaela Romerok, “legealdi honetan daukagun ekimen garrantzitsua herritarrei hurbiltzera etorri gara, Batzar nagusiak ezagutzera emateko eta zer diren erakusteko: hainbeste maite dugun Gipuzkoa honen oinarria” azaldu du autobus barruan eman duen prentsaurrekoan.

 Martxoaren 20an iritsi zen autobus tematikoa Elgoibarrera eta martxoaren 27ra bitartean Nafarroa plazan egongo da teknologia berrienez hornituta dagoen autobusa, nahi duenarentzat ikusgai.
 Romerok eskaini duen hitzaldiarekin jarraituz, Elgoibarrek Gipuzkoako ekonomian duen garrantzia aipatzeaz gainera, -probintziako ekonomiaren motorearen zati bat dela gaineratu du-, herri inguratzen duten mendien berdetasuna eta bertan ibilbideak egiteko daukagun aukera sorta loriatu ditu Foru-legebiltzarreko lehendakariak, “trikuharrien ibilbide”aren aipamen berezia eginez.
 Herriz-herri burutzen ari diren ekimenaren arrazoiak azaldu ditu gero: “erakundea ezagutzea nahi dugu, hurbiltzea, eta batzarkideen eguneroko lana nolakoa den ezagutzea. Guztion artean Gipuzkoa hobea eraikiko dugulako: kohesionatuagoa, solidarioagoa, toleranteagoa. Eta, Elgoibarko herritarrekin egin nahi dugu”.
Jaime Arrese akorduan
 Foru-legebiltzarreko lehendakari gisa Jaime Arreseren aipamena egiteke ezin duela utzi adierazi du Romerok. “Elgoibarko alkatea eta legebiltzarkidea izan zen 70. hamarkadan; eta baita, bere herri maiteko balkoian ikurriña esegi zuen aurrenekoa ere bai, harik eta, totalitarioen indarkeriak erail zuen arte. Jaso beza gure errekonozimendua terrorismoa eta indarkeriaren biktima guztiekin batera”.
Indarkeriaren aurrean etorkizuna bakean ikusi nahi duen Gipuzkoaren aldeko apustua egin nahi duela ere defendatu du: “Ez dugu indarkeriarik nahi, herritarren arteko elkarbizitza baketsu eta demokratikoa nahi dugu, bakean eta berdintasunean. Gipuzkoar guztion etxeak, foru parlamentuak, sentsibilitate guztien topaleku demokratikoa izan nahi du. Eta sentimendu hau herriz-herri transmititu”.
  ∞Informazio gehiago: bus.bngipuzkoa.org

1706640434706 Batzar Nagusietako Lehendakaritza eta Mahaia Elgoibarren izan dira

1706640434742 Batzar Nagusietako Lehendakaritza eta Mahaia Elgoibarren izan dira