Alcala de Henaresen bizi den artista elgoibartarrak ia hogei eguneko bira egingo du Novossivirsk, Kemerovo, Tyumen, Kirov, Moscú, Tula, Tver eta Ufa hirietan flamenko erakustaldiak eginez. Hamar lagunek osatzen dute Natalia Melladoren konpainia; bost dantzarik eta bost musikarik eta “Nati” (izen artistikoa) berak, abeslari moduan.
Emakume elgoibartar hau 11 urterekin has izen bakarlari moduan abesten eta 23 urterekin telebistako ateak ireki zizkion ETBko lehiaketa bat irabazi zuen. Duela hamar urte Madrilera joan zen bizitzera eta han jarraitu du bere ibilbide profesionala. Raphael edo Manolo Escobar moduko artistekin lan egin du, eta baita Imanol Arias protagonista zuen filma bati ahotsa jarri ere. Kopla eta flamenko munduan lekutxoa egitea lortu ostean, beste proiektu bati ekin dio orain, berak sortutako flamenko konpainia bat abian jartzea, alegia. Beste artista batzuen itzalpean aritu eta gero, proiektu baten buru nola moldatuko den ikustea nahi du orain.
Bueltatzean, Manolo Escobarrekin batera ariko da kontzertuan, maiatzaren 28an Torrejon de Ardozen (Madril).
- Entzun eta ikusi Natalia Mellado Myspacen