•Jaioberrientzako igeriketa ikastaroa
Ikastaroaren saioak (12 guztira) zapatu goizetan izango dira, apirilaren 18tik aurrera, Olaizaga kiroldegian. Bertan, hiru hilabete eta bi arteko adina duten haurrek parte hartu dezakete. Uraren tenperatura 34 gradutan egoten da ikastaro hauetan. Izena emateko epea martxoaren 30etik apirilaren 6ra irekita egongo da kiroldegian.
•Igerilekua itxita
Egin beharreko konponketa lan batzuk direla-eta, Olaizaga kiroldegiko igerilekua itxi egingo dute barixakuan (egun osoa) eta zapatuan (16.00ak arte), Udal Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazi dutenez.
•Squash eta frontoi txikiaren erreserbak
Kiroldegiko berriekin jarraituz, 2009ko bigarren hiruhilabeterako Olaizaga kiroldegiko squasha eta frontoi txikia erreserbatu nahi dutenen artean ordutegien zozketa egingo da, apirilaren 2an, 19:30ean, kiroldegian bertan. Kirol Patronatuko bazkideek squasha eta frontoi txikia erabiltzeko ez daukate sosik ordaindu beharrik.