AHT Ez Elgoibar taldeak kontzentrazioa deitu du gaurko

elgoibarren.net 2009ko mar. 26a, 14:14


"Nik ere AHT geldituko dut!" lemapean kontzentrazioa deitu du AHT Ez Elgoibar taldeak gaur arratsalderako: 18:15etik 18:45era Plaza Handian. Protestaldia Elgoibarko PPk gaurko plenoan aurkeztuko duen mozioa -Euskal Y’ren alde eta ETAren aurka-, dela-eta egingo dute.


  “PPk aurkeztutako mozioaren aurrean, Abiadura Handiko Trenaren proiektua gelditu dadin aldarrikatzera goaz” adierazi dute AHT Ez Elgoibar taldeko ordezkariek. Era honetako ekimen eta mozioek helburu argia dutela uste dute, "Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduaren kriminalizazioan sakontzea eta eztabaida erabat desitxuratzea".
 Euren ustez, "AHTaren inguruan burutzen den ekintza oro terrorismo ekintzatzat hartzeko Ertzaintzaren erabakia" da adibide argiena. Horregatik, gaur plazara agertzeko gonbidapena eta eskaera egin dute.