Ezin konpara daitezke, noski, baina pilotari gazte batzuen abileziak eta intentzioak zur eta lur lagako du bat baino gehiago.
Elgoibar Ikastolako LH eta DBH 1. eta 2. mailetako 64 pilotarik, finaletara iristea lortu dutenek, parte hartuko dute zapatu honetan (martxoak 28) Ikastolako frontoian egingo den Pilota Egunean.
Goizeko 10:30etatik aurrera zuriz jantzitako pilotariz beteko da Ikastolako frontoia. 1995ean jaiotakoak zaharrenak eta 2002an jaiotakoak gazteenak, neska-mutilen arteko 16 partida ikusteko aukera izango da.
Elgoibar Ikastola orain dela dozena bat urte hasi zen Pilota Eguna antolatzen, gaztetxoen artean pilotarekiko zaletasuna piztu eta suspertzeko asmoarekin.
•ARGAZKIAK: 2009ko Pilota Eguna