Kontuz, obretan gaude!

elgoibarren.net 2009ko mar. 27a, 13:53

Horrela dioen kartel batek behar luke herriaren sarrera-irteeretan. Izan ere, urtea hastearekin batera hasi ziren obrak Elgoibarren eta hankaz gora daude kale asko. Obra batzuk amaitzear daude, hasi berri beste batzuk. Hala ere, oro har, urtearekin batera amaituko dira guztiak. “Obrak amaitutakoan elgoibartarrek kalitatezko hirigune irisgarriak, ibilgailu gabekoak eta iraunkorrak edukiko dituzte”, nabarmendu du Ricardo Garate hirigintzako zinegotziak. Bien bitartean “pazientzia” izateko eskatu die herritarrei. (Ricardo Garateri eginiko elkarrizketa eta herriko obren argazki errepasoa dauzka)

 

"Pazientzia eskatu genuen hasieran eta pazientzia eskatzen jarraitzen dugu"
 

Ricardo Garate, Hirigintzako zinegotzia.

Elgoibarren obra mordoa egiten ari zarete, zergatik guztiak batera?
Bakoitza bere epean hasi da, baina lehen hasitakoak geroago hasitakoekin batu dira prozesuagatik. Urte honetan egiteko aurreikuspena geneukan. Eta oraintxe egin behar dira guztiak.

Zelan aukeratzen dira hiri-altzariak?
Baranda, adibidez, altzairu herdoilezinak ari gara jartzen Elgoibarren; eta eserleku mota ere aukeratuta daukagu. Plazako harrizko jarlekuak dira herriko ofizialak. Baina, oro har, arkitektoek eta diseinatzaileek aukeratzen dituzte. Zuhaitzei eta landareei dagokienez, urte osoan zehar enpresa batekin egiten dugu lan lorategiak-eta mantentzeko, eta eurek gomendatzen digute urtaroaren arabera zein lora jarri.

Obrak adjudikatzeko zer ezaugarri edukitzen dituzue kontuan?
Kontratazio prozeduraren helburua Udalarentzako ekonomikoki onena den proposamena aukeratzea da. Irizpide erabilienak prezioa, exekuzio-epea, memoria teknikoa, proiektuaren hobekuntzak eta bermeak dira. Legediak ez ditu diskriminatzaileak izan daitezken irizpideak kontuan hartzea onartzen, jatorriarena adibidez.

Elgoibarren ez da haurrentzako parke estalirik. Madalakoa estaltzeko asmorik bai?
Hasieran, ez da estalita egongo; baina karpa jartzeko aukera dago. Lurrean ainguralekuak jarriko ditugu, eta han lotzeko aukera egongo da.

Orain egiten ari diren obra guztiek, zer aldaketa ekarriko dituzte herrian?

Aldaketa nabarmenena oinezkoentzako guneak handitzea da. 11:00etatik aurrera, Herriko Antzokitik Sigmako zubira arte oinezkoentzako bidea izango da.

Baina obrek iraun bitartean, oztopoak daude nonahi…

Pazientzia eskatu genuen hasieran, eta pazientzia eskatzen jarraitzen dugu. Eta oinezkoak kontuz ibiltzeko, istripu pare bat ere egon dira eta. Obrak amaitutakoan elgoibartarrek kalitatezko hirigune irisgarriak, ibilgailu gabekoak eta iraunkorrak edukiko dituzte eskura. Aukera hau aprobetxatu nahi dut elgoibartarrak erakusten ari diren ulermena eta pazientzia eskertzeko.

Pedro Muguruzan irisgarritasuna hobetu duzue, baina aparkalekuak gutxitu dira.

Pedro Muguruza kalean ez dut uste aparkalekuak galduko direnik: autoak aparkatzeko era aldatuta, baterian aparkatuta, plaza bat edo bi bakarrik galduko lirateke.
 
Elgoibar obretan, argazkiak:

Pedro Muguruza kalean espaloia egin dute oztopo arkitektonikoak kentzeko.

 

Herriko Antzokiaren aurrealdea hasi da itxura berria hartzen.

 

San Lazaro egoitzaren atzealdean zoru eta baranda berriak.

Alkatea eta udal teknikoak lanak gainbegiratzen.

Oinezkoentzako izango da ingurune guztia.

Herritarrak obren jarraipena eginez.

Beharginak lanean.

Madalako parkeko lanak apiril amaieran amaituko ei dira. 1.116.591 euro balio du obrak.

Udaletxe ondoan ere obretan.

San Inazio kalea, Correos ondoan.

Antonio Arrillagaraino oinezkoentzako izango da.

Hilabete geratzen da Santa Ana kaleko lanak amaitzeko.

Antonio Arrillaga kalea.

Santa Ana kalearen mutur bat.

Ubitarte Buruko Babes Ofizialeko etxebizitzak. Maiatz hasieran banatuko dituzte etxeetako giltzak.

Trenbide kaleko espaloi berria egiten.

Olasoko errotonda urte amaierarako bukatuko dute. 2,7 milioi euroko aurrekontua dauka.

Ikusmina.

Xixilion kalean izango du jarraipena Olasoko errotondak.

1706640431834 Kontuz, obretan gaude!

{mosimage}
{mosimage} {mosimage}