Lapurreta baten arrastoekin topo egin zuen gazte koadrila batek zapatu iluntzean

elgoibarren.net 2009ko mar. 30a, 11:40

 
Hamar urteko neska-mutil koadrila batek lapurreta ahalegin baten arrastoak izan daitezkeenarekin topo egin zuen zapatu iluntzean. Ustez lapurrek ostutako motxila bat eta sakelako diru-zorroak aurkitu zituzten gaztetxoek parrokiako arkupeetan, eta bertatik arrapaladan ihes egin zuten gazte batzuk ikusi zituzten lekukoek.

 
 
 
 Leku-Eder inguruan zebilen herriko neska-mutil koadrila batek ikusi zituen lapurrak ihesian. Susmagarria iruditu zitzaien nola alde egin zuten, ziztu bizian, eta lapurrak egon ziren elizako arkupeetako jarleku batean hainbat objektu laga zituztela konturatu ziren gaztetxoak. Besteak beste, motxila bat, irekitako diru-zorroak, nortasun agiriak eta beste hainbat txartel topatu zituzten, denak nahas mahasean. Zantzu guztien arabera, komeni zitzaiena hartu eta eurentzat baliorik ez zuena bertan lagata alde egin zuten ustezko lapurrek.
 Gazteek ikusitakoaren abisua eman zuten Udaltzaingoan eta horien bitartez ertzainak etorri ziren beharrezko miaketa lanak egitera.
 
Lotura duten albisteak: