Herriko Antzokia leporaino bete zuen Benito Lertxundik

elgoibarren.net 2009ko mar. 30a, 12:56


Estimazio handia duen artista da Benito Lertxundi, Orioko abeslaria zuzenean ikusteko Herriko Antzokia bete zuten 400 lagunek erakusten duten moduan. Itsas Ulu Zolia, azken diskokoak eta ‘betiko’ abestiak kantatu zituen bertaratutakoen gozamenerako.

 


 Itsasoaren usaina eta hotsa eraman zituen Orioko Bardoak Herriko Antzokira Itsas Ulu Zoliak azken diskoko abestiekin. Kantagintzan 40 urtetik gora daramatzan abeslariak, baina, bere betiko kantak: “Baldorba", “Nire herriko neskatxa maite”… ere tartekatu zituen joan zen barixakuan Herriko Antzokian eskaini zuen kontzertuan. Kontzertuari amaiera, berriz, gaurkotasunik galdu ez duen “Zenbat gera” kanta abestuz eman zion, ikus-entzule guztiekin bat eginik.

1706640429939 Herriko Antzokia leporaino bete zuen Benito Lertxundik

1706640430011 Herriko Antzokia leporaino bete zuen Benito Lertxundik