Bederatzi elgoibartar Diego Garciaren omenezko maratoi erdian

elgoibarren.net 2009ko mar. 30a, 14:19


Bederatzi antxintxikari elgoibartarrek parte hartu zuten Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren Oroimenezko XVI. Nazioarteko Maratoi Erdian. Partaidetza marka hautsi zuen proban 1.123 lagunek amaitu zuten 21 km. pasatxoko lasterketa, 65 emakumek eta 1.058 gizonek. Nabarmentzekoa da Ainhoa Lendinez elgoibartarrak (argazkian) lortutako 13. postua, 1:32:11 denborari esker.

 
 

Hunkigarria eta azkarra
 Emakumezkoen artean 13. denborarik onena egin zuen Ainhoa Lendinezek lasterketa “hunkigarria” eta “azkarra” izan zela adierazi du: “bide bazterretako oihuek oilo-ipurdia eragin digute askori, Azpeitiko kaleetan barrena batez ere, azken kilometroetan”. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antxintxikariek Hotzari aurre egin behar izan zioten joan zen zapatuan (martxoak 28) Urola bailarako bi herri horien artean egin zen lasterkan. Hala eta guztiz, lasterka hasi orduko berotu ziren.
  Denborei dagokienez, errekorrak hobetzerik lortu ez zituzten arren, lehen sailkatuek, emakumezkotan zein gizonezkotan, kontutan hartzeko denborak egin zituzten. Iaz bezalaxe, aurten ere, lasterketako irabazlea William Chebor keniarra izan zen gizonezkoetan, 01:01:06 denborarekin. Emakumezkoetan, Yesenia Centeno espainiarrak egin zuen aurrena (01:09:59).
Informazio gehiago:
Elgoibartarren sailkapenak:

Neskak:

Postua

Izena

Denbora

13

Ainhoa Lendinez

1:32:11


Mutilak:

Postua

Izena

Denbora

52

Xabier Bergaretxe

1:15:28

80

Alberto Gil

1:17:39

92

Martin Dominguez

1:18:40

160

Iñigo Salegi

1:21:46

196

Asier Arrieta

1:22:56

284

Aitor Osoro

1:26:08

606

Bruno Guerrero

1:33:43

720

Zigor Egia

1:36:17