Otzaurte-Urbia: Aizkorriko Maratoiko 20kmrik ederrenak

Morkaiko 2009ko mar. 30a, 16:19

Beste irteera batekin gatozkizu. Udaberriak eskaintzen dizkigun edertasunez gozatzeko Euskal Herriko parajerik ederrenetako batera joango gara eta bertan ospatzen den Aizkorriko Maratoi ospetsuaren zatirik politena egingo dugu.

Kaixo Lagun mendizale,
Beste irteera batekin gatozkizu. Udaberriak eskaintzen dizkigun edertasunez gozatzeko Euskal Herriko parajerik ederrenetako batera joango gara eta bertan ospatzen den Aizkorriko Maratoi ospetsuaren zatirik politena egingo dugu: Otzaurtetik Urbiara joango gara, korrikalariek egiten duten bidea jarraituz, Aratz eta Atxuriko gainetatik paseaz. Handik Arantzazura jeitsiko gara.
Gainera, bideak badauzka "ihes" egiteko hainbat aukera eta beraz, norberak nahi duen gogortasuna eman ahal izango dio bere ibilbideari.
Irteera apirilaren 25ean, larunbatean, izango da.
Ordua-lekua: goizeko 8retan Plaza Haunditik.
Prezioa: Bazkideak 7€ - Ez bazkideak10€
Badakizue, apuntatzera Errosario Kaleko gure lokaletik pasa zaitezkete astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara. Ala, nahiago baduzue, izena e-emilez ere eman dezakezue transferentziaren ordainagiria bertan atxikiz. Gure kontu zenbakiak:
Kutxako 2101 0036 69 0000380550.
Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751
Besterik gabe, eskaintza zuen gustokoa izango delakoan jaso agur bero bat.
Morkaiko ME