Mintxeta Atletismo Taldeko kideak pozik eta harro daude Munduko Kros Txapelketako emaitzekin. “Ez dago munduan beste krosik bere azken bi irabazleak munduko txapeldunak izan direla esan dezakeenik. Gauza bat erakusten du honek, hemen irabazten duena pare bat hilabete barru munduko txapeldun izango dela”. Prestigioaz gain, puntuak ere bereganatu ditu emaitza horiekin Mugerza krosak. Gauzak horrela, aurrera begira, goi mailako atletak kontratatzerakoan erraztasun gehiago izan beharko lituzkete.
- Mugerza Krosaren web gunea (mintxeta.com)
- iaaf.org (Nazioarteko Atletismo Federazioa)
•Kiplagat eta Abshero munduko txapeldun
Mugerza kroseko azken irabazleak, 18 urteko Ayele Absherok erakustaldi harrigarria eskaini zuen joan zen urtarrilaren 11n Mintxetan, eta joan den asteburuan Jordanian jokatu zen Munduko Kros Txapelketan ere beste hainbeste egin zuen. Adinagatik junior mailan lehiatu zen arren, nagusiekin aritu izan balitz ere lanak emango zituela erakutsi zuen. Goi mailako izarra izatera deitua dago. Gizonezkoen lasterketa nagusian, Bekele handiaren itzalean hasi den Gebremarian etiopiarra nagusitu zen. Herrikidea Ammanen ez egotea (min hartuta dago) probestu zuen Gebremarianek proba irabazteko. Azken bi urtetan Mugerza krosean parte hartu duen Leonard Komon kenyarrak (2008ko irabazlea eta 3. postua aurten) ere lasterketa duina egin zuen Jordanian; 4. postuan sailkatu zen.
Emakumezkotan Florence Kiplagatek kenyarren ohorea berreskuratu zuen, orain dela 15 urte irabazi baitzuen azkenekoz kenyar batek emakumezkoen Munduko Kros Txapelketa. Iaz ama izan ostean, Kiplagat indartsu itzuli da goi mailara. Atleta ttipiak ez zuen areriorik eduki Elgoibarren eta Ammanen ere garaipena lortu zuen Linet Masai herrikidea esprintean gainditu eta gero.

2009ko Mugerza krosean parte hartu zuten antxintxikariek Munduko Kros Txapelketan lortu dituzten emaitzak
Gizonezkoen senior lasterketa
Gizonezkoen senior lasterketa
- Leonard Komon (Kenya) 4. postua
- Moses Mosop (Kenya) 11. postua
- Ahmed Hassan Abdullah (Qatar) 18. postua
- Felix Kibore (Qatar) 20. postua
- Javier Carriqueo (Argentina) 49. postua
- Miguel A. Barzola (Argentina) 97. postua
Emakumezkoen senior lasterketa
- Florence Kiplagat (Kenya) 1. postua
- Analía Rosa (Portugal) 22. postua
- Alessandra Aguilar 24. postua
- Diana Martin 31. postua
Junior gizonezkoak
- Ayele Abshero (Etiopia) 1. postua
- Antonio Abadia 67. postua
- James Wilkinson (Ingalaterra) 85. postua
- Jonathan Hay (Ingalaterra) 90. postua
- Jaime Villa 95. postua
Junior emakumezkoak
- Kate Avery (Ingalaterra) 25. postua
- Sandra Mosquera 63. postua
- Estefanía Tobal 73. postua
- Tania Carretero 82. postua