6.000 euro eman eta trukean 30.000 jasoko zituela sinestarazi zion iruzurgileak elgoibartar bati. Diruz betetako poltsa ere erakutsi zion, baina diru horretaz baliatzeko arazo bat zeukala azaldu zion iruzurgileak biktima elgoibartarrari. Aitzakia moduan, dirua markatuta zegoela eta berak aurrekari penalak zeuzkala azaldu zion. 6.000 euroren truke poltsan zeuden 30.000 euroak emango zizkiola esan zion orduan iruzurgileak biktimari, horrekin konformatzen zela adieraziz. Demaseko negozioa egiten ari zelakoan bankutik 6.000 euro inguru atera zituen biktimak eta iruzurgileei eman. Trukean jaso zuen poltsan, aurrez erakutsi ziotenean ez bezala, batere baliorik gabeko egunkari paperak bakarrik aurkitu zituen. Beranduegi ireki zuen poltsa, ordea. Ordurako, iruzurgileek arrastorik laga gabe hanka egin eta beste herri batzuetan jarraitu zuten iruzurrarekin, Eibarren, Hernanin eta Durangoaldean, besteak beste, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
•Biktimaren zuhurtziarik eza
Lotsagabeen amarruetan erortzeko ezinbestekoa da biktimaren jarrera inuzentea edo zuhurtziarik eza. Iruzurgileek gogokoen dituzten biktimek badute nolabaiteko perfila, diru-goseak markatua. Ez da ahaztu behar biktimak bere borondatez ematen diola dirua iruzurgileari edo haren lagunei, irabazi azkarra lortuko duelakoan gehienetan. Argi eduki behar da, ordea, lau pezetaren truke ogerlekorik inork ez duela ematen. Iruzurgileak bere inteligentzia, zorroztasuna, intuizioa eta itxoiteko ahalmena ditu estrategia inoren gauzez jabetzeko eta batez ere, biktima ezagutzea eta harengan sortzen duen konfiantza.

•La estampita
Iruzur ezagun honen aldaera ezberdinak daude, xehetasun bat edo beste gorabehera. Alabaina, honakoa litzateke delitu hau egiten diutenen modus operandi edo jokamolde klasikoa:Gutxitu psikikoa dirudien pertsona bat azaltzen zaio biktimari kalean (ergelarena egiten ari den iruzurgilea, alegia). Diruz beteta dagoela dirudien poltsa erakusten dio, billete batzuk agerian direla. Leloak ez dio garrantzirik ematen aldean daramanari eta poltsan "estanpatxoak" edo "kromoak" daramatzala eta etxean askoz gehiago dituela esaten dio biktimari. Une horretan, beste lagun bat agertzen da "kasualitatez" (iruzurgilea hori ere) eta diru kopuru baten truke poltsa erosita ergela engainatzea proposatzen dio biktimari, berak dirurik ez duela esanez eta erosketan parte hartzera animatzen du, irabazi handia izango duela esanez. Amuak diru bila joaten laguntzeko eskaintza ere egiten dio, denborarik gal ez dezan (egia esan, iritzia aldatu eta erosteko erabakian atzera egin ez dezan). Biktimak poltsaren truke diru kopuru handi bat ematen diotenean, iruzurgileak desagertu egiten dira. Biktimak poltsa irekitzen duenean, bilete apur batzuk eta paper mordoa baino ez zegoela ikusten du.
∞Lotura duten albisteak:
- Iruzurrak, zer egin ez erortzeko (consumer.es)
- Reaparece el 'timo de la estampita' en zonas de Bizkaia y Gipuzkoa (elmundo.es)
- Timo de la estampita (wikipedian)