Estalpea izango du Mintxetako padel pistak

elgoibarren.net 2009ko api. 1a, 11:05

 
Estalpe batek babestuko ditu Mintxetako Kirolgunean eraikitzen diharduten bi padel pistak. Hasiera baten estalkirik gabe eraiki behar zuten, baina udalak proiektuan eginiko aldaketen ondorioz, estalpeko kirol-instalazioa izango da. Era honetan urte guztian erabili ahal izango dira padel pistak, eguraldiaren menpe egon beharrik gabe. Udarako lanak amaituta egongo direla aurreratu dute Udal arduradunek.


 Hasierako proiektuan izan diren aldaketen ondorioz, batez ere estalkia jartzea, hasieran aurreikusitakoa baino gehiago, hiru hilabetez, luzatuko dira padel pistak eraikitzeko lanak. Lanak hasita daude eta uda hasierarako amaituta egotea espero dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Amaro Estructuras enpresa ari da ingurua egokitzen eta pistak jartzeaz Talpren enpresa arduratuko da. Lan horiek 248.000 euroko kostua edukiko dute.
Mintxetako Kirol Instalazioetako aldagelen sabaian eraikitzen ari dira padel pistak, duela gutxi eraiki zuten tenis pistaren alboan.

1706640405939 Estalpea izango du Mintxetako padel pistak

1706640405970 Estalpea izango du Mintxetako padel pistak