Makina Erremintaren Museoa asteburuetan ere zabalik

elgoibarren.net 2009ko api. 2a, 11:23

 
Ordutegi berria jarriko du indarrean erreminta makinaren museoak Aste Santutik aurrera. Zapatu, domeka eta jai egunetan ere irekiko ditu ateak aurrerantzean, eta, baita abuztuan ere. Publikoari aukera zabalagoa eskaini eta bisitak sustatu nahi dituzte museoko arduradunek erabaki honekin.

 


 Bisitari ugari hartzen ditu urtero erreminta makinaren museoak, enpresetakoak zein ikastetxeetakoak. Orain arte lan orduetan bakarrik egin zitezkeen bisitak, baina arduradunek ordutegia motz geratzen zela ikusirik museoa bisitatu ahal izateko ordutegia zabaltzea erabaki dute.
 Gauzak horrela, Aste Santutik aurrera (Aste santua barne), zapatu, domeka eta jai egunetan ere irekita egongo da, goizez eta hiru orduz. Abuztuan ere zabalik egongo da goizez. Abuztuko astelehenetan ordea ateak itxiko ditu museoak.

ORDUTEGI BERRIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00–13:00 eta 14:30–17:30
  • Aste Santutik (hau barne)–Urrira: zapatu, domeka eta jai egunetan: 11:00-14:00
  • Abuztua: Martitzenetik domekara igandera: 11:00-14:00. *Abuztuko astelehenetan itxita.