Etxean jokatzen duela probestu nahi du IMH-k Euskadiko Txapelketa irabazteko

elgoibarren.net 2009ko api. 3a, 14:37

  Kadete mailako Euskadiko Eskubaloia Txapelketa jokatuko da asteburuan Olaizaga Kiroldegian eta bertan parte hartuko du IMH taldeak. Lau taldek lortu dute Elgoibarren jokatuko den azken faserako sailkapena: IMHk, Errotaberri Ermuak, Zarautzek eta Basaurik. IMHko neskek Zarautzen aurka jokatuko dute estreinako partida gaur (apirilak 3), 20:30etik aurrera Kiroldegian. Aurrez, 18:30ean bizkaitarren arteko lehia jokatuko da, Ermua eta Zarautzeko taldeen artean.



 Barixakua eta domeka bitartean elkarren aurka jokatuko dute guztiek eta emaitza hoberenak lortzen dituenarentzat izango da txapela. Euskadiko Txapelketa irabazteko aukeraz gainera, Espainiako Txapelketan aritu ahal izateko txartela ere jokoan izango da. Saria, Euskadi ordezkatzea, lehen bi sailkatuek bakarrik eskuratuko dute.

♦Partiduen ordutegiak:
•Apirilak 3 (barixakua)
18:30 Errotabarri Ermua – Basauri
20:30 IMH Elgoibar - Zarautz
 
•Apirilak 4 (zapatua) 
17:30 IMH Elgoibar - Basauri
19:30 Errotabarri Ermua - Zarautz
 
•Apirilak 5 (domeka)
10:30 Zarautz - Basauri
12:00 IMH Elgoibar - Errotabarri Ermua
 
Elgoibartarren aurkariak:

Zarautz.

Basauri.

Errotaberri Ermua.