Barixakuan 29 eta 23 nagusitu ziren IMHkoak zarauztarren aurka eta zapatuan, berriz, bigarren garaipena (14-42) eskuratu zuten, basauriarren aurka oraingoan. Azken partiduan, Errotaberriko ermuarren aurka, nahikoa zuten lau goletako aldeaz galtzea txapeldun izateko, baina erakustaldia eman eta 29 eta 19 irabazi zuten IMHkoek.