Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

elgoibarren.net 2009ko api. 14a, 14:59

 
Kongon misiolari izandako Tomas Madinabeitiak eta Maria Eugenia Kortaberria elgoibartarrak, besteak beste, sustatutako ekimena da Kongorako aitzurren kanpaina. Gabon inguruan hasi ziren Kongoko nekazarientzako aitzurrak erosi ahal izateko dirua batzen eta Elgoibarren laguntza handia jaso dute, 6.573 euro, hain zuzen ere.

 

  Beste herri batzutan batutakoarekin aitzur mordoa eramango dituzte laster Afrikako herrialdera. Beraien izenean eskerrak, "Twasanta lwine beraien hizkuntzan" eman nahi dizkie Madinabeitiak laguntasuna eskaini duten elgoibartar guztiei. “Haien poza handia izango da” adierazi du misiolari ohiak, “bost mila traktore txiki bihurtuko dira aitzurrok”.
 

Kongorako lortutako dirulaguntza 

1.- Elgoibarko herrian bildutakoa:                      6.573 euro

2.  Bergarako “jubilatuen koralak”:                    1.245   

3.- Bergarako “San Joxepe” elkarteak:              1.200   

5.- Eibarko “ Pedro Zelaia” tombolak:              2.500   

6.- Eibarko San Andres parrokiak:                     1.500   


Aitzurren kanpaina
   “Aitzurren kanpaina 1987. urteko udaberrian hasi genuen. 5.000 aitzur bidali genituen Katanga herrira, Kongoko Errepublika Demokratikoan –Zaire izenaz ezagutzen zen orduan-. Eta ordutik hona, 50.000 aitzurretik gora bidali ditugu. Tresna horiei esker, Kongoko nekazariek artoa, babarruna eta mandioka erein dezakete sabanako lurretan. Behar beharrezkoak dituzten elikagai eta janariak sortzeko modua dute, eta diru apur bat ere lortzen dute, gero umeei eskola ordaintzeko edo gaixoren bat izanez gero, hura erietxera eramateko” azaltzen du Tomas Madinabeitiak, Eskoriatzakoa izatez, baina Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren laguntzaile denak.

  Oparotasunean bizi garenontzat aitzur batek Afrikan izan dezakeen balioa ulertzea zaila dela uste du Madinabeitiak. “Gizarte mekanizatu honetako gizon-emakumeok harritu egingo gaitu, beharbada, afrikarrei aitzurrak bidali behar dizkiegula entzuteak, kontuan izanik, traktoreak eta lurra lantzeko tresneria egokia daudela merkatuan eta horien bidez afrikarrak garapen bidean jar genitzakeela. Alabaina, eta paradoxa dirudien arren, aitzur batek afrikar baten eskuetan, berdin dio ume, gazte nahiz heldua den, traktore txiki bat bailitzan da.  Aitzur soil baten eraginkortasuna milaka bider biderkatzen da eta aitzurrak ez du martxan jartzeko gasoleo beharrik, ez eta oliorik edo matxuratzen diren piezen ordezkorik ere”.
 "Afrikako gure komunitateko jendea harro joaten da lurra lantzera aitzurra sorbaldan edo buruan dutela. Ehunka lagun ibiltzen dira auzo-lanean. Ikastetxe bikainak eraiki dituzte, edateko ura herriraino bideratu, e.a. Umeek ere laguntzen dute opor garaian auzo-lanean eta lan horren trukean, opor eskolako materiala eta boligrafoak lortzen dituzte".

 

Informazio gehiago: Afrikan Laguntzen, erreportajean (Barren astekaria 679. zenb. 2008-12-12) 
Bideoa:
{google}444514708365454559{/google}
Lotura duten albisteak:

Argazkiak:

1706640399232 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

1706640399265 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

 

1706640399301 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

 

1706640399335 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

 

1706640399399 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

1706640399429 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

1706640399461 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte

1706640399532 Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte