ZuZeu albistari digitala ireki da

elgoibarren.net 2009ko api. 15a, 10:48

 
Albistegi digital berria, Zuzeu.com, ireki da gaur. Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarra dago ZuZeu sortu duen Gugeu irabazi asmorik gabeko enpresaren atzean. “Gure nahia da zeu ere gure arteko izatea, Begirale deitu ditugun horietakoa bihurtzea, alegia, eta nahi duzunean, nahi duzunari buruz, nahi duzun bezala idaztea, izan albiste, iritzi edo gomendio. Gomita zuzena duzu horretarako” azaldu du Etxeberriak.



 Albistari digital bat definitzen hastea ez legokeela txarto dio, besteak beste, Hasier Etxeberriak ZuZeuren berri ematen duen Komunikariak foroko mezu honetan irakurri daitekeenez. Bertan, eztabaidarako gonbita egiten du honako galderen bitartez: “nolako albistegi digitala nahi zenuke sarean? Zer behar luke? Hara hortxe gaia, gogorik duenarentzat”.

Iturria: sustatu