Tokiko Agenda 21 planean aurreikusitako ekintzetatik %71 martxan daude

elgoibarren.net 2009ko api. 16a, 09:52

 
Agenda 21 egitasmoaren ezartze maila %28koa izan da lehenengo hiru urteetan Elgoibarren. Egitasmoaren barnean Irisgarritasuna bermatzeko 214 ekintza inguru daude, eta horietatik %2 erabat amaituta daude. Horiei amaitzear edota aurreratuta dauden lanak gehituz %34 dira, eta 2008an  %71 ziren hasita zeuden lanak. Programak zazpi urteko iraupena izango du eta 2014an amaituko da.

 
 
  Alfredo Etxeberria alkateak eta Idoia Alvarez Ingurumen teknikariak eskainitako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, Agenda 21 egitasmoaren ezartze maila %28koa izan da lehenengo hiru urteetan. Datu hori Foru Aldundiaren aurreikuspenen azpitik dago, izan ere, %39koa izan beharko luke-eta. Hala ere, Elgoibarko programa zazpi-zortzi urtetan burutzeko egituratu zela gogoratu zuten arduradunek, eta ondorioz, bost urtetarako egin ziren planek baino erritmo mantsoagoa duela nabarmendu zuten. Hala ere, aurrera pausuak eman direla azaldu zuten: 2007an eginbeharreko lanen %45 hasteko zeuden oraindik, eta 2008ko abenduan, ordea, %29 ziren hasi gabeko lanak.
Lanen %2 amaituta

Arduradunek hasita, amaitzear, amaituta edo hasteko dauden lanen ebaluazioa egin zuten prentsaurrekoan. Agenda 21 egitasmoaren barnean, irisgarritasuna bermatzeko 214 ekintza inguru daude, eta horietatik %2 erabat amaituta daude. Horiei amaitzear edota aurreratuta dauden lanak gehituz %34 dira, eta 2008an %71 ziren hasita zeuden lanak. Ezartze maila altuena duten alorrak berdintasuna, ongizatea, kultura, euskara eta kirola dira %47arekin.
Helburua herritarren bizi kalitatea hobetzea
Agenda 21 programa 2005ean jarri zuten martxan udalerriek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Elgoibarko programa 2014. urtean amaituko da.
 
Informazio osoagoa: