2007an baino 1.000 zine-ikusle gutxiago Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2009ko api. 16a, 14:31

Herriko Antzokiko zine-ikusleen kopuruak behera egin du aurten ere, orain sei urte hasitako joerarekin jarraituz. 2008an 7.999 zine-ikusle pasa dira Herriko Antzokitik, 2007an baino 1.018 ikusle gutxiago. "Zinea krisian dagoela nabarmena da” baieztatu du Blanca Salegi Kultura teknikariak. Alabaina, itxaropentsu egoteko datu eta joerak ere antzeman dituzte.
Bestalde, “El niño con el pijama de rayas” filma (argazkian) izan da ikusiena 2008an. 434 lagun joan ziren Herriko Antzokira.



1706640397254 2007an baino 1.000 zine-ikusle gutxiago Herriko Antzokian

Zinea krisian dagoela onartu arren, Herriko Antzokira zinea ikustera joaten direnen kopuruak, irailetik ona, gora egin du, “eta hori, ez da gutxi bizi ditugun garaiotan” azaldu du Salegik. Zine eskaintzarekin bere horretan jarraitzeko egin zuten ahalegina fruituak ematen hasi dela uste du. “Zine aretorik gabe geratu diren inguruko herrietako ikusle batzuk gureganatu ditugula uste dut. Beharbada, krisiak berak ere, elgoibartarrek zentro komertzial handietara zinea ikustera joateko zuten joera moteldu egin du -sarrerak garestiagoak dira eta bidaia eta zentroan bertan egiten diren aparteko gastuen ondorioz, baliteke, elgoibartar batzuk zinea herrian ikusteko erabakia hartu edo berreskuratu izana”. Ildo beretik, ikusle kopuruaren gorakada pelikula hobeak ekartzeko mesedegarria dela azaltzen du kultura teknikariak: “zine areto gutxiago daudenez, azkarrago iristen dira filmak gurera, eta ikusle kopuruak gora egiten badu, kontratazioak ere bizkorrago egin ahal izango dira. Hortaz, elgoibartarrok gure herrian zinea ikustera joateko arrazoi bat baino gehiago daukagu” adierazi du. 
  • 2008ko zine-ikusle kopurua: 7.999
  • Pelikularik ikusiena:
    1- “El niño con el pijama de rayas” (434)
    2- "Mamma mia" (355)
  • Gutxien ikusi dena:
    1- "10.000" (29 ikusleekin)

Herriko Antzokiko Zine-ikusleen DATUAK (2001-2008 eta 2008koak)
 

2001-2008

 Herriko Antzokian

URTEA

IKUSLE KOPURUA

2001

19.030

2002

20.198

2003

15.986

2004

14.593

2005

10.066

2006

9.865

2007

9.017

 2008  7.999
 GUZTIRA (2001-2008)
  106.754
 

2008

Urtarrila

857

Otsaila

893

Martxoa

1.073

Apirila

842

Maiatza

408

Ekaina

240

Iraila

154

Urria

1.120

Azaroa

1.316

Abendua

1.096

GUZTIRA

7.999

 
 
Espainian ere 9 milioi ikusle galdu zituen zinemak

1706640397281 2007an baino 1.000 zine-ikusle gutxiago Herriko Antzokian

  Zinemak 9 milioi ikusle baino gehiago galdu zituen 2008an Espainiako Estatuan. ICCA edo Zinematografiaren Institutuak zabaldutako datuen arabera, 2008an 107.813.259 lagun joan ziren zinemara Espainiako Estatuan, 2007an baino 9.117.033 gutxiago. Fernando Lara ICCAko zuzendariak "pirateriari" egotzi dio, zuzenean, ikusle jaitsiera hori. Urteko film ikusiena, berriz, Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal izan zen. 20,8 milioi euro irabazi zituen.
2008ko film ikusienak Espainiar Estatuan
1- Indiana Jones (20,8 milioi euro)
2- Hancock (16,2)
3- Kung Fu Panda (13,7)
4- Mamma Mia! (13,4)
5- Madagascar 2 (13)
6- La Momia. La Tumba del Emperador Dragon (12,1)
7- El caballero oscuro (11)
8- Wall-E (10,5)
9- El niño con el pijama de rayas (10,5)
10- Crepusculo (10,1)
 
Lotura duten albisteak: