Iurreta Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Emakumeen Bira ekainaren 11tik eta 14ra bitartean jokatuko da aurten. Hirugarren etapak, zapatukoak, bi zati edukiko ditu. Lehen saioan, goizez, Goiurira erlojupeko igoera gogorrean parte hartuko dute txirrindulariek. Arratsaldean, berriz, Elgoibarren hasi eta amaituko den 80 kilometroko etapa burutu beharko dute. Aitor Osa itziartarrak 2002an irabazi zuen Euskal Herriko Itzuliko azken etapako amaiera bertsuari egin beharko diote aurre txirrindulariek, Mintxetako aldapa pikoei, hain zuzen.
Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari taldea, Gure-Bide Txirrindulari Elkartea eta Udala hasiak dira Elgoibarko etapa prestatzen eta dagoeneko zehaztuta daukate ibilbidea: Plaza Handian hasiko da Elgoibarko etapa. Debarantz egingo dute txirrindulariek eta Ondarrutik pasa eta gero; San Migel gaina igo ondoren, Elgoibarrera helduko dira berriz. Behin Elgoibarren, Mintxetako alpapak lehen aldiz ezagutzeko aukera edukiko dute, San Roketik igota baina. Madala zeharkatu eta Kalbaixo gainerantz abiatuko dira. Handik Mutrikura, Debara gero eta Elgoibarrera buelta. Helmuga Mintxetan egongo da, Basarte auzoko goreneko etxeen parean.
- Informazio gehiago: emakumeenbira.com