Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

elgoibarren.net 2009ko api. 17a, 13:35

 
Paper-kartoien edukiontzi batek eta zabor-edukiontzi batek su hartu dute Antonio Arrillaga kalean. Sutearen ondorioz atera den ke beltzak eguna gau bihurtu du une batez eta etxe bateko aurrealdea zeharo belztu duen arren, ez du kalte gehiago eragin, zorionez. (Bideoa eta argazkiak dauzka)

 
 
  Sua 11:20 inguruan piztu da eta 12:00ak ingururako kontrolpean zeukaten suhiltzaileek. Kea eta usaina herri guztira barreiatu ditu haizeak eta asko izan dira bertara zer gertatu den ikustera hurbildu diren herritarrak. Sua itzaltzen saiatu diren lehenak baina, inguruko obretan lanean zeuden langileak izan dira. Gero suhiltzaileak ailegatu dira langileek mangerarekin hasitako lana amaitzera. Sua nola piztu den ikertu beharko dute orain arduradunek.
 Kalte handienak jasan dituztenak zabor edukiontzien pareko etxekoak izan dira, keak erabat belztu baitu etxearen aurrealdea, eta beharbada etxe barruren bat edo beste ere bai, leihorik irekita bazeukaten.
Bideoa: (egin klik play botoian bideoa ikusteko)
{vimeo}4195844{/vimeo}
Argazkiak:

1706640396186 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396228 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396262 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396296 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396326 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396359 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396412 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396444 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396477 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396514 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396579 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396609 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean

1706640396640 Sua hartu dute bi zaborrontzik Antonio Arrillaga kalean