Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoak antolatu zuten ekitaldian ETAk hildako sei herritar omendu zituzten iaz estreinakoz. Terrorismoaren ondorioz Elgoibarren hildakoak eta kanpoan hil diren elgoibartarrak gogoratzea izan zen, eta izango da, aurten bigarrengoz errepikatuko den ekitaldiaren helburu nagusia. Rosita Herrerok (Angel Berazadiren familiaren izenean), Mari Luz Rojok (Patxi Zabaletaren alarguna), Estrella Murillok (Jose Expositoren alarguna) eta Mari Carmen Araolazak (Jaime Arreseren alarguna) une hunkigarriak bizi izan zituzten iaz. (ikus hemen)