Kafe-tertuliak: esperientziak, arazoak eta konponbideak elkartrukatzeko espazio berria

elgoibarren.net 2009ko api. 20a, 13:33

Kafe-tertuliak bost eta hamabi urte arteko umeak dauzkaten gurasoei zuzendutako ekimen berria da. Kafe baten bueltan, giro atseginean, esperientziak, arazoak eta konponbideak elkartrukatzeko espazio komun bat sortu nahi izan du Gazte Informazio Guneak Kafe-tertuliekin.
Estreinako saioan, eguenean (apirilak 23), sexualitatearen inguruan eztabaidatuko dute parte hartzaileek, Eider Goiburu sexologoaren gidaritzapean.


  • Non eta noiz: Lehen saioa, sexualitatearen gainekoa, Ludotekan izango da, eguenean, 14:45etik 15:45era.
  Gazte Informazio Guneko arduradunek 5-12 urte bitarteko umeak dauzkaten gurasoak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. “Kezkatzen gaituzten gaietaz berba egingo dugu kafe-tertulietan. Esperientziak, arazoak eta konponbideak elkartrukatzeko espazio komun bat eraiki nahi izan dugu”.