- Apirilak 22: Ritxar Manovel: Piriniotako zeharkaldia neguan. 2008ko otsailean, Julián Veraza, Juan Mari Engredo eta Ritxar Manovel Pirinioetako negu zeharkaldia egiten hasi ziren eski gainean. 24 etapa eta 30 egunetan, Kataluniako Canigó izeneko mendizerraren eta Nafarroako Lizara haranaren arteko 400 km-ak egin zituzten. Garrantzitsuena ez zen zeharkaldia amaitzea, hura egiteko erabiliko zuten estiloa baizik: zortzi janari-depositu izango zituzten ibilbidean, eta horien bidez zeharkaldi osorako behar zuten guztia ziurtatuko zuten. Ikus-entzunezko honen bidez, zeharkatu zituzten mendiak eta hilabete ahaztezin horretan bizi izandako guztia ikusi ahal izango dugu.
- Apirilak 29: Elgoibartarrak Peruko Mendikate Zurian. Sei gazte elgoibartar Peruko Mendikate zurian ibili ziren 2008ko udan, 5.000 eta 6.000 metroko mendiak igoaz eta trekking zoragarriez gozatuz. Aritza Monasterio, Perun bizi den mendi gidari elgoibartarra gidari zutela igo zituzten mendi batzuk, beste batzuk berriz beraien kontura. Paisaia ikusgarriak eta bizipen gazi-gozoak izan zituzten lagun beraien bidaian eta horiek guztiak laburbilduko eta kontatuko dituzte emanaldian.
- Maiatzak 6: Igor Mendizabal (Goixarri): Granitozko Mendietan Eskalada. Goixarri mutrikuarrak granito harri gogorraz osaturiko mendietan eginiko eskaladak eta bizipenak kontatuko dizkigu.
- Maiatzak 13: Antxon Iturriza: Euskal Mendizaletasunaren historia. Pirinioetatik Everestera. Euskal mendizaletasunaren historian egindako ibilbide hau gerraosteko urte latzetan hasiko da, premia ekonomikoen artean, eta errepresio politiko itogarri baten erdian. Hala eta guztiz ere, mendizaletasuna indar handiz berpiztuko da, elkarte berriak sortu eta eskaladak bere lehen urratsak Atxarten egitearekin batera. Bultzada horrek kolpe benetan latza jaso zuen, 1953. urtean, lau euskal mendizale Mont Blanc mendian ekaitza harrapatuta hil zirenean. Baina aurrerapenak ez du etenik eta, Alpeetan esperientzia sendoa erdietsi ondoren, 1967. urtean Andeetako lehen euskal espedizioa antolatuko dute, kirol mailan balantze ezin bikainagoa eta politika arloan eskandalu gaitza izan zuena. Naranjo de Bulnesen izandako tragedia, Afrikara egindako lehen espedizioak, eta Himalaiaren eta beste paraje aipagarri batzuen aurkikuntzaren ondoren, euskal mendizaletasuna Dhauligiri eta Everestera lehen igoerak egitera menturatuko da, aro berri bat abiaraziz.
Emanaldiak zuen gustokoak izango direlakoan, jaso agur bat.
- Ikus hemen: Morkaikoren testu guztiek