•Gasteizko mendi maratoia
Aizkorriko mendi-maratoia ate-joka dugu, maiatzaren 24an korrituko da (ikus Morkaikok antolatu duen irteera) eta horren erakusgarri, 160 gizon eta 5 emakume bildu ziren, domekan, apirilak 19, Gasteizko mendi-maratoi gogorrean. Elgoibartik Urgazi Triatloi Taldeko kide Jon Revertek 12. postuan amaitu zuen eta Aizkorrirako prestaketa ona egiten ari dela erakutsi du. Raul Garciak (3:21:01) eta Nerea Amilibia aiarrak (4:09:32) irabazi zuten Euskadiko Txapelketarako puntuagarria den lasterketa.
Postua |
Izena |
Denbora |
12 |
Jon Revert |
3:57:05 |
- Ikus hemen: Sailkapenak, argazkiak eta bideoak
•San Adriango duatloia
San Adriango VI. duatloi jokatu zen zapatuan Nafarroan sprinean (6,5-23,3). Bertan, Jose Antonio Ruiz 6. postuan helmugaratu zen. Lasterketa irekia izateaz gain, polizia eta udaltzainen VII. Espainiako Koparako puntuagarria da eta sailkapen horretan Urgaziko kidea izan zen lehenengoa, Daniel Giraldo asturiarraren aurretik. 172 lagun bildu ziren guztira eta sailkapen nagusian Endika Garcia (1:12:21) eta Lucia Garate (1:27:15) izan ziren azkarrenak.
Postua |
Izena |
Denbora |
6 |
Jose Antonio Ruiz |
1:16:03 |
- Sailkapen osoa: www.navarratriatlon.com
Iturria: urgazi