Elgoibartar batek 56.000 euroko saria irabazi du Euromilloiaren zozketan

elgoibarren.net 2009ko api. 22a, 12:09


Castrillejoren estankoan, Errosario kalean, zigilatutako Euromilloiaren txartel batek 56.086 euroko saria irabazi du. Txartel irabazlearen jabea elgoibartarra da, baina nortasuna ezkutuan mantentzea nahiago izan du.

 



1706640388466 Elgoibartar batek 56.000 euroko saria irabazi du Euromilloiaren zozketan

 Joan zen barixakuko (apirilak 17) Euromilloiaren zozketan bost zenbaki asmatu zituen jokatzaile elgoibartarrak, eta horri esker irabazi du 56.086 euroko saria.
 Agerikoa denez demaseko ilusioa egin dio irabazleari dirutza hori irabazteak. Era berean, ulertzekoa den moduan, nahiago izan du ezkutuan mantendu. Hori bai, saria irabazi zuela jakin zuenean "zoroaren pare" jarri zela aitortu du, irria ezpainetatik ezin kenduta.
 
 
Lotura duten albisteak: