Piraten Uhartea nobelak pirata euskaldun batzuk Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Irakurleak hamaika abentura biziko ditu haiekin: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...
Dagoeneko liburu dendetan salgai dago Piraten Uhartea, 12 euroko salneurrian.
∞Lotura duten albisteak:
- Uxue Alberdik Aulki-jokoa nobela aurkeztu du (2009-04-21 elgoibarren.net)