Audientzia Nazionalean epaituko dute Mikel Ibañez presoa

elgoibarren.net 2009ko api. 23a, 12:44


1988. urtean Patxi Zabaleta elgoibartarraren hilketan parte hartu zuen ala ez, eta izatekotan parte hartze hori zenbaterainokoa izan zen argitzeko epaituko dute gaur, apirilak 23, Mikel Ibañez Madrilgo Auzitegi Nazionalean.




 1988. urteko maiatzean ETA-K erail zuen Sebastian Aizpiri elgoibartarraren hilketagatik ere epaitu zuten Mikel Ibañez 1995ean, Uruguaitik estraditatu eta gero. Absolbitu egin zuten.
  Oraingo honetan, 1988an ETA-k asasinatutako beste elgoibartar baten hilketan ustez parte hartu izanagatik epaituko dute Mikel Ibañez Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
2007ko martxoaren 8an Parisen atxilotu zuten Ibañez Baltasar Garzon epaileak emandako euro agindua betez. 1988ko ekainaren 6an Elgoibarren asasinatu zuten Patxi Zabaleta Aizpitarte enpresaburu elgoibartarraren hilketan "nahitaezko kide" izatea leporatu zion Garzon epaileak. Garzon berak 1989an sinatutako prozesatzeko autoaren arabera, "biktimaren biziarekin akabatzeko intentzioarekin" eginiko zaintza eta lokalizazio lanak egin izana leporatzen dio Ibañez Oteizari. 
 Gaur bakarrik deklaratu beharko du epailearen aurrean eta sententzia hilabete bat edo bi barru ateratzea espero da.

Manifestazioa

 Mikel Ibañezi egingo dioten epaiketa salatzeko manifestaldia deitu du Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Plaza Handitik aterako da protestaldia, gaur (apirilak 23), 19:30ean.

Lotura duten albisteak: