Juan zan astebukaeran karreria auki naban Katalunian, Conangles-eko bailaran. Azkena izan da, denboraldiko azkena. Nik bezala, ekipoko askok ez zakagun juteko gogo askorik eta hor ibili ginan jun-ez jun artian. Azkenian, eta denboraldixa lagun artian eta anbiente onian amaitzeko gogoz, jutia pentsau genduan. Eguraldixak ere laguntzeko arrazoiak zazkala ematen zaban, baina mendixa arriskutxu zeon, 4-5 arteko elur-jauzi arriskuak baitzeuden.
Behin bidian geundela, ze politxa dan frantzia iparraldeko autopistan aurrera itxia eguraldi onakin. Piriniuak beraien edertasun paregabe guztixa erakusten dabe.
Vielhara iritsi ginanian, sustau ein nintzan, zer da hau baina? Vielhako betiko tunela ez daola? Hor jun ginan Eurotunelan antzeko autopista baten hegoaldeko sarrerara bidian.
Kotxetik jaitsi eta zelako paisajiak...Mulleres, Russell, Aneto...elurra non nahi eta gure eskixak kotxeko loturetatik askatzeko zain.
Egun honetan gaba txarra pasa naban, nerbixuek barrutik jaten ziaten eta lo hartzia kostau jatan. Alarmia! Kaka, goizeko 6rak! Aurpegixa garbitxu, gosaldu, jantzi...zelako errituala!
Irteera gunera iritsi, luzaketak, beroketa lasaia, lagunen arteko irriak, ezezagunen arteko begiradak... 5 minutu. Pixagura. Azkenengo algarak. Minutu bat. Txamarra kendu eta sorte on guztioi! Erlojuan start saka eta aurrera, aurrekoen erritmo bizia irentsi ezinik, guk geurearekin jarraituz. Lehenengo bi kilometroak oinez, eskiak motxilan dauzkagula, a ze panorama! Bagoaz gorantz, erritmo finko batean, beti berdin, bata bestearen atzean, lagunari animatuz eta bere animoak jasoz.
Noizean behin aurpegi ezagun bat, animo gehiago, eskerrik asko! 400 metroko desnibela poliki-poliki igo dugu. Korredore bat, kranpoiak motxilatik atera eta aurrera! Gorenera iritsi, animo, oraindik 600 metroko desnibel positiboa gelditzen da. Bidean eski batek ihes egin dit, badoa behera... 50 metroko jaitsiera eskia errekuperatzeko, hau da nekia!
Bi ordu eta hogeita hamar minutu, Conangles punta (2.800m). hemendik dena behera, mila metroko jaitsiera. Lehenengo 50 metroak soka baten laguntzaz, oinez, poliki-poliki. Azkenengo lasterketa da, ez dut hanka bat apurtzea nahi. Eskiak jarri, fokak kendu eta behera, dena behera. Jaitsiera luzea, denboraldi osoa buruan, azkena da hau, azkena!
3h13’-ko denboran iritsi gara helmugara. Joan dira nerbio guztiak, lagunari besarkada bat eta amaitu da!
Aurtengo denboraldia politxa izan da, giroa, taldekideak, partaideak, lagunak, paisaiak, eguraldia... ez dakit nola deskribitu! Zapore onarekin gelditzen naiz, hori baita garrantzitsuena.