489 lan aurkeztu dira aurten Liburutegiko idazlan eta marrazki lehiaketan

elgoibarren.net 2009ko api. 24a, 09:41

 
Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) aprobetxatuz, Elgoibarko Udal Liburutegiak XV. Idazlan eta Marrazki Lehiaketako sariak banatu zituen atzo, eguaztenean. “Martzianoak Plaza Handian” izan da aurtengo lehiaketako gaia eta guztira 489 lan aurkeztu dira; 347 marrazki eta 142 idazlan.



Saridunak:

1706640371532 489 lan aurkeztu dira aurten Liburutegiko idazlan eta marrazki lehiaketan

Marrazkien atalean:

  • Lehen maila: Saria Irati Marcosentzat eta aipamena Jokin Vicenterentzat.
  • Bigarren maila: Saria Alaitz Kortaberriarentzat eta aipamena Urko Iriondorentzat.
  • Hirugarren maila: Saria Oskar Gonzalezentzat eta aipamena Enero Larruskainentzat.
  • Laugarren maila: Saria Ana Zubiaurrerentzat eta aipamena Iñigo Mugerzarentzat.

Idazlanen atalean:
  • Bosgarren maila: Saria Leire Astigarragarentzat eta aipamena Koldo Gomezentzat.
  • Seigarren maila: Saria Eider Garaterentzat eta aipamenak Maddi Mendibil eta Naia Makazagarentzat.