Haundik lidergoa sendotu nahi du Leioan

elgoibarren.net 2009ko api. 24a, 12:43

 
Hirugarren mailako laugarren multzoko lehen postuan sailkatuta dago Haundi liga amaitzeko lau partidaren faltan. Lidergoa sendotzeko aukera izango du zapatu honetan Leioaren aurka etxetik kanpo jokatuko duen partidan. Jaboba Arrasatek entrenatutako futbolariek esku-eskura daukate Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetarako sailkatzea.



 Lehen lau sailkatuek lortuko dute play-off-etarako sailkapena eta, 34 jardunaldi jokatu eta gero, bost talde daude borroka berean sartuta: Elgoibar, Lagun Onak, Amurrio, Portugalete eta Beasain. (ikus 3. mailako sailkapena)
 Aukerarik gehien Haundik ditu une honetan; liderrak dira eta zazpi puntuko aldea ateratzen diote Beasaini, bosgarren sailkatuari. Hala ere, lidergoa mantentzea garesti edukiko du Haundik, lehen lau sailkatuen artean bi puntuko aldea bakarrik baitago. Bere alde, jokoan gehiegi ez daukaten aurkariak izango dituela azken txanpan. Hala, leioarrak ez gora ez behera sailkatuta daude, 8. postuan, eta antzera gertatzen da etxean geratzen zaizkion bi partidetako aurkariekin; Zamudio eta Zalla, 11. postuan eta 9. postuan, hurrenez hurren, sailkapenean. Geratzen zaion partida gogorrena, beharbada, Lagun-Onak taldeari egin beharreko bisita izango da. Azpeitiarrak sailkapeneko bigarren postuan daude.