Zaldi dotoreak eta indartsuak aurkeztu zituzten Urkiagak (Eibar) eta Azkonabietak (Urnieta) demara. Eibar aldetik etorritako zaldiak, Aberri izenekoak, hasi zituen lanak. Sustoarekin hasi ere, urduri jarri eta lehen plaza egiten ari zela jendartera egin baitzuen harri eta guzti, harik eta bailatuak gelditu zuen arte. Sustoak susto 850 kiloko harria aise mugitzeko gai zela erakutsi zuen Aberrik. Hogei minutuko ahaleginaren ostean 88 plazako marka ezarri zuen.
Azkonabeitiako zaldiak, Kw arrazakoak –jauzi probetarako aproposak eta oso erabiliak-, mantso hasi zuen bere txanda, minutuak pasa ahala baina, plazak bata bestearen atzetik egiten hasi eta Urkiagaren marka berdintzea eta gainditzea lortu zuen; 96 plaza eta zinta bateko markari esker.
Zaldien arteko demak erakarrita asko izan ziren zaldi proba bertatik-bertara ikustera Nafarroa plazan batu ziren elgoibartarrak. Izan zen lehen zaldiak eman zuen sustoaren ondorioz izututa alde egin zuenik ere, baina gehienak amaierara arte geratu ziren eguraldi euritsuak gehiegi laguntzen ez bazuen ere.
•Zaldi probako argazkiak: