Ibon Gabilondo bosgarren, Estatu Batuetako duatloi batean

elgoibarren.net 2009ko api. 28a, 15:32

 
Enumclawko duatloian, Estatu Batuetan, bosgarren postuan sailkatzea lortu du Ibon Gabilondok. Lan kontuengatik dago elgoibartarra Seattlen, Washigton estatuan. Urrun egonagatik Urgazi Triatloi Taldeko kideak ez du bere afizioa alde batera laga eta aukera daukan guztietan parte hartzen du parean tokatzen zaizkion kirol probetan.

 



 Gabilondok parte hartu zuen duatloia Seattle hiritik ordu betera dagoen Enumclaw herri txikian egin zen: 8,5 km antxintxika, 48 km bizikletan eta beste 6,5 antxintxika. Michael Gordonek irabazi zuen (2:09:28) lasterketa eta Ibon Gabilondok bosgarren egin zuen 2:17:22 denborari esker.
 Lasterketa gogorra izan zela azaldu du triatloirariak eta han eta hemengo proben artean  ikusi dituen desberdintasunak ere nabarmendu ditu: "Atentzioa ematen duen gauza bat da hemen kirola edade eta genero guztietako jendeak praktikatzen duela, oso irekia dago. Atentzioa ematen du baita ere erabiltzen den materiala punta puntakoa dela, bizikletetan batez ere gurpilak, kaskoak eta aerodinamika orokorrean asko zaintzen dute."

 Honakoa ez da itsasoaren bestaldean parte hartu duen estreinako kirol proba izan. Iazko abenduan Seattleko maratoi erdian parte hartu zuen kirolari saiatu honek, eta ohi bezala, forma onean zegoela erakutsiz gainera. Hmabigarren postuan sailkatu zen eta ordubete eta hogei minutuan amaitu zuen proba.

1706640367600 Ibon Gabilondo bosgarren, Estatu Batuetako duatloi batean

1706640367665 Ibon Gabilondo bosgarren, Estatu Batuetako duatloi batean

 
 
  Iturria: urgazi