Sua tabernako jabeak eman zuen lapurretaren abisua, eta udaltzainak berehala etorri zirela adierazi du Sugar dendako nagusiak. Ateko kristala puskatu, eta kanpoko makinan zeunden hainbat gozoki ostu zituzten. "Egindako kaltea gehiago izan da ostu dutena baino". Azken lau urteotan zortzi lapurreta saiakera jasan dituzte Sugar gozoki dendakoek, eta hiruzpalau aldiz egin diete lapurretan. Hala ere ezer gutxi ostu dietela adierazi du ugazabak.
Ustezko bi lapurrak, emakumezkoa bata eta gizonezkoa bestea, epailearen esku geratu dira Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.
Joan zen asteburuan egin zuten lapurreta saiakera, barixakua eta zapatua arteko goizaldean. Dendako ugazabek lapurrek ostutako guztia berreskuratzeko modua eduki dute udaltzaineei esker baina dendak kalteak jasan ditu, lapurrek bertara sartzeko ahaleginean eragindakoak.