ETA erakunde terroristako kide eta buruzagi izatea egotzi zion Auzitegi Nazionalak Juan Mari Mendizabali. Epaiak 13 urteko kartzela zigorra ezartzen zuen elgoibartarrentzat baina zigorra Bonxeko (Galizia) espetxean betetzen ari zela, 2008ko ekainean behin behineko askatasuna eman zioten 6.000 euroko bermea ordaindu eta gero.
Edozein unetan atera daiteke Auzitegi Gorenaren sententzia baina aurrez baldintzapean aske zeuden kondenatu guztiak atxilotzeko agindua eman du Gorenak. Gauez eta goizez burutu dira atxiloketok.
∞ Lotura duten albisteak:
- Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek (2008-07-14 elgoiBARREN.net)
- Behin behineko askatasuna Juan Mari Mendizabalentzat (2008-06-20 elgoiBARREN.net)
- Juan Mari Mendizabal atxilotu dute (2007-11-30 elgoiBARREN.net)
- 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali (2007-12-19 elgoiBARREN.net)
- 18/98+ makroprozesuari buruzko hitzaldia (Elgoibar 2006-09-22)