Nagusien Danborrada hasi da motorrak berotzen

elgoibarren.net 2009ko api. 30a, 14:14

 
Trinitate jaietako nagusien danborradarako, ekainaren 6tik 7rako gauean, entseguak maiatzaren 5ean hasiko dituzte. Bestalde, girotzen joateko, Danborradaren Batzordeak eskaparate lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian; Coviran supermerkatuak irabazi zuen iaz estreinako edizioa.

 
 

Elgoibarko Danborradaren Erakusleiho Lehiaketa
(oinarriak)
  1. Lehiaketan Elgoibarko merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, aldez aurretik, izena eman beharko da.
  2. Lehiaketa maiatzaren 22tik ekainaren 7ra bitartean, biak barne, izango da. Erakusleihoak lehendabiziko egunerako prest egon beharko du. Epe horretan, epaimahaiak erakusleihoak ikusiko ditu, establezimendua zabalik dagoen ordutegian. Horregatik, eta erakusleihoak gauez ere ikusi ahal izateko, erakusleihoetako argia piztuta egon beharko da gaueko 21:30ak arte.
  3. Saria emateko honako hauek izango dira kontuan: irudimena, orijinaltasuna eta publizitate mezuaren eraginkortasuna. Era berean, erakusleihoaren estetika eta Danborradaren giroarekiko duen lotura hartuko dira kontuan.
  4. Erakusleihoetan, establezimenduan oro har saltzen diren salgaiak jarri beharko dira ageriko lekuan.
  5. Epaimahaia 2009ko Danborrada iragartzeko kartela aukeratu duen berbera izango da.
  6. Ekainaren 5ean, 19:30etik aurrera, sari-emate ekitaldia egingo da Kultur Etxean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria ezin izango da bi establezimenduren edo gehiagoren artean banatu.
  7. Irabazleari 300 euroko saria emango zaio.
  8. Ez da lehiaketarik egingo, gutxienez, 5 parte-hartzaile ez badaude.
  9. Epaimahaiak ezin izango du lehiaketa hutsik laga.
  10. Lehiaketarako izen-ematea Kultur Etxean egin beharko da, maiatzaren 7tik 22ra bitartean. Izena emateko 3,00 euro ordaindu beharko dira. Izena ematen dutenei Danborradaren zapi bat emango zaie.
  11. Danborradako Batzordeko kideek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baina ez dute saria lortzeko aukerarik izango.
 
Nagusien danborradarako entseguen egutegia

 

 

ENTSEGUAK : Aurreko urtetan bezala azoka gainean izango dira

Maiatzak 5 - 21:00

Denak. Aurkezpena

 

 

Maiatzak 5 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 21 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 7 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 26 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 12 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 28 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 14 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Ekainak 2 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Maiatzak 19 - 21:30

Danborrak eta Kupelak

Ekainak 4 - 21:00

Entsegu orokorra