Espainiako Atletismo Federazioak Egutegi Nazionaleko krosei buruzko emaitzen berri eman du. Juan Mugerza Nazioarteko krosa zortzigarren postuan ageri da sailkapenean, sekula lortu duen puntuaziorik onena lortu eta gero. Bosgarren urtez jarraian puntuazioa handitu eta emaitzak hobetu ditu Elgoibarko krosak. Halaber, kros bakoitzaren azken hiru edizioak kontuan izaten dituen sailkapen orokorrean ere, zortzigarren postuan jarraitzen du; baina seigarren eta zazpigarren sailkatuetatik gero eta gertuago. Italicako krosa (Sevilla) da puntuaziorik altuena lortu duena eta Mugerza krosaren aurretik daude Llodioko Nazioarteko krosa, hirugarren postuan, eta Zornotzakoa, seigarren postuan.
Bestalde, Espainiako Atletismo Federazioak azterketa bat egin du puntuazioa oinarritzat hartuta. Azterketan Europako kros guztiak aipatzen dira. Sailkapen hori askoz errealagoa da antolatzaileen (Mintxeta Atletismo Taldea) ustez, eta horren arabera, seigarren postuan dago Mugerza krosa. Sailkapen horretan Europa mailako rankinga puntuatzen da, eta baita Europako eta Munduko txapelketak ere. Sailkapen honetan ere Italicako krosa dago lehen postuan eta puntuaziorik altuena lortu duten hamar krosetatik bederatzi espainiarrak dira.
- Ikus hemen: Espainiako eta Europako krosen sailkapenak (rfea.es)
∞Lotura duten albisteak:
- Mugerza krosa, Munduko Kros Txapelketako atea zabaltzeko giltza (2009-03-31 elgoiBARREN.net)