Meka eraikina inauguratuko dute gaur agintariek

elgoibarren.net 2009ko mai. 4a, 15:05

 
Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko agintariek inauguratuko dute gaur (maiatzak 4) arratsaldean, 18:30etik aurrera, Meka eraikina, Albitxuri industriguneko D partzelan. Makina erremintari zuzendutako galdaragintza eta automozioaren formakuntza emango duen ikastetxea hartuko du Meka eraikinak.

 

2007an 'lehen harria' jartzearen ekitaldia egin zuten. Atzean eraikina, amaitzeke oraindik.

 Iñaki Mujika, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordea; Igone Azpiroz, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria eta Alfredo Etxeberri alkateak parte hartuko dute inaugurazio ekitaldian, BHI Institutuko zuzendari eta arduradunekin batera.
 2007ko azaroan 'Lehen harria' jartzearen ekitaldi sinbolikoa egin zuten agintariek, Tontxu Campos, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua buru zutela. (Ikus bideo honetan)