“Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” egitasmoko ikasleen jaialdia maiatzaren 19an

elgoibarren.net 2009ko mai. 5a, 12:58

 
Ahozkotasuna eta Bertsolaritza egitasmoan parte hartuko duten ume elgoibartarrek bertso jaialdia eskainiko dute, maiatzaren 19an, Herriko Antzokian (18:30ean).

 
 
 
 
Bertsoen onurak
  Bertsoaren eta honek dakartzan baliabideen bitartez irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrizketarako baliabideak eta abar luze bat lantzen saiatzen dira Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuaren partaide diren irakasle eta ikasleak; 7.000 ikasletik gora Gipuzkoa osoan.
 Maiatzarekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere martxan da Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuko jaialdien aroa. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak herrialde osoko hainbat Udal eta Ikastetxerekin elkarlanean aurrera daramaten proiektuaren baitan, aurtengoan 7.000 ikasletik gora izango dira Gipuzkoa osoan zehar maiatza eta ekainean egingo diren herri mailako 57 jaialdietan parte hartuko dutenak.
Beti da motibagarri Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuan parte hartzen duten ikasleentzat ikasitakoa jendaurrera eramatea; jaialdi hauek ematen duten aukera baliatzea, beraz, modu bikaina da egiten duten ahaleginari esker ona adierazteko. Iaz (2008), esaterako, herriko 135 umek parte hartu zuten Ahozkotasuna eta Bertsolaritza egitasmoaren laugarren edizioan.
Elgoibar eta inguruko jaialdien egun, leku eta orduen inguruko informazioa.

HERRIA

EGUNA

TOKIA

ORDUA

Deba

Maiatzak 20

Karpa

18:00

Eibar 1

Ekainak 1

Koliseoa

18:00

Eibar 2

Maiatzak 28

Koliseoa

18:00

Elgoibar

Maiatzak 19

Herriko Antzokia

18:30

Soraluze

Maiatzak 28

Frontoia

17:30