Nagusientzako Tenis Txapelketa maiatzaren 12an hasiko da

elgoibarren.net 2009ko mai. 6a, 10:19

 
Elgoibarko 40-15 tenis elkarteak txapelketa antolatu du aurten ere. Elgoibartarrez gain, bailarako edozeinek parte hartu dezake hamalau urtetik gorakoentzako txapelketan. Maiatzaren 12an hasiko da txapelketa eta ekainaren 27an jokatuko da finala. Izena emateko azken eguna datorren barixakua (maiatzak 8) izango da.



 Bi fase edukiko ditu tenis txapelketak: taldeko fasea eta kanporaketak. Taldeko faserako zozketa, talde bakoitzeko lehiakideak erabakiko dituena, maiatzaren 11n egingo da Olaizaga Kiroldegian, 20:30ean. Partidak astegunetan zein asteburuetan jokatu ko dira, denak ere hiru setera.
  • Izena emateko hamabi euro ordaindu behar dira eta honako telefono zenbakietara deitu: 637 990 159 edo 696 577 872.