Arakis: "Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera"

elgoibarren.net 2009ko mai. 6a, 12:56

 
Bere zuzendaritzapean -2007ko otsailetik hona- kulturuneak izan duen bilakaeraren errepasoa egin du Montehermosoko zuzendariak, Xabier Arakistain Arakis elgoibartarrak, Argia aldizkariari eskaini dion elkarrizketan. Besteak beste, Gasteizko Montehermoso Espainiako Estatuan Berdintasun Legea betetzen duen zentro kultural bakarra dela aldarrikatu du. Beste hainbat gai ere izan ditu hizpide.

 


 Hain ohituta gauden aisialdi populista sortzearen kontrakoa dela dio Xabier Arakistain, Montehermosoko zuzendariak Maider Lacallek egin dion elkarrizketan, “tamalez, herrialde honetan oso gogoeta gutxi dago eta esfortzurik eskatzen ez duen aisiak inguratzen gaitu. Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera. Interesatzen zaizkigun (Arakis eta bere lantaldeari) praktika artistikoak Bourdieuk eremu mugatua izenez kalifikatu zituenak dira, hau da, nazioarteko zirkuituan daudenak eta jakintza sortzen dutenak. Azken finean, egiten duguna gizartea era kritikoan aztertzea da, eztabaidan oinarritutako gune bat sortzeko asmoz. Horrela, pentsatu ahal izango dugu mundu hobe batean. Hori izan beharko litzateke XXI. Mendeko zentro kultural baten egitasmoa”.
 Montehermosoren izaera feministaren jatorriaz eta kulturunera zer motatako publikoa gerturatzen den ere azaldu du 2007ko otsailaz geroztik bertako zuzendari denak.
 
Argazkia:Jose Ramon Gomez