Altzari-diseinu lehiaketa

Aitor Ibabe 2009ko mai. 6a, 23:24

  Donostiako EASO Goi Mailako Lanbide Heziketa Berariazko Institutu Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintzako Departamentuak, bigarren EASO Altzari-Diseinu Lehiaketa antolatzen du.

1706640361434 Altzari-diseinu lehiaketa

OINARRIAK

1.-Lehiaketa honetan Euskadiko ikastetxeko Batxilergoko  ikasleak parte har dezakete. 

2.-Lehiaketaren gaia hauxe da: “PENTSATU, SORTU ETA AURKEZTU ZURE ALTZARIA". 

3.- Lanaren aurkezpena: DIN A3 formatuan eta kartoi-mehean edo paperean, edozein material zein prozedura erabil daitekeelarik. Kartoizko edo antzerako euskarri bat erabiliko da, eta baita ere izenburua eta lanaren azalpen xume bat idatziko da. Lanen izenburua  atzealdean jarriko zaio. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahalko du. Lana indibiduala edo bikoteka izan daiteke. Gutun-azal itxi batean parte-hartze orria bidaliko da. Gutun-azal honetan, kanpoaldean, lanaren izenburua  idatziko da soilik. 

4.- Lehiaketako Sariak honako hauek dira: 

Lehenengo sariaBigarren sariaHirugarren saria
TOSHIBA ordenagailu eramangarriaTOSHIBANetBookTOSHIBA bideokamera digita

5.- Saria atera duten ikasleen ikastetxeek zera jasoko dute:  

TOSHIBA bideokamera digitala

6.- Lanak helbide honetara bidaliko dira:

Politeknikoa EASO G.L.H.B.I. Zurgintza eta  Altzarigintza Departamentua
BIGARREN “EASO” ALTZARI-DISEINU LEHIAKETA
Avda. Felipe IV, 1     20011 Donostia

7.- Entrega-epea 2009ko ekainaren 1etik 15era. 

8.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, sariren bat eman gabe gelditu daitekeelarik. Lehiaketaren erabakia (www.ieaso.net) web orrian eta hedabideetan argitaratuko da.Kalifikazio-epaimahaiak sariak erabaki ondoren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin. 

9.- Sari-banaketa Donostian izango da, 2009ko urrian.

 

  • Iritzia: Joan zen urtean parte hartu genuen bigarren saria lortuz. Aurten ere parte hartzeko asmoa dugu marrazketa teknikoko ikasgaian. Antolaketa eta sari emate eguna bikainak dira. Giroa aparta. Merezi du parte hartzea. Ez da horren zaila altzari bat diseinatzea.