Atxutxiamaikaren Udalekuetan izena emateko azken egunak

elgoibarren.net 2009ko mai. 7a, 11:00

 
Udalekuetan ondo pasatzeko aukera eskaintzeari ekin dio Atxutxiamaikak. Udaleku ireki zein itxietan Izena emateko epea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Udal Kirol Patronatuak umeentzako Kirol Udalekuak antolatu ditu bigarren urtez jarraian.



Atxutxiamaikaren udalekuak

  Batetik, udaleku irekiak antolatu dituzte uztailerako. Hau da, egunero joango dira umeak etxetik udalekuetara, goizez (9:00-13:00). Udaleku irekiak Haur Hezkuntzako umeentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoentzat dira.
  Bestetik, udaleku itxiak izango dira. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoentzat Lizarrarako kanpinean egoteko aukera eskaini dute, uztailaren 21etik 29ra. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak Mundakan izango dira uztailaren 3tik 12ra. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat beste egonaldi bat ere antolatu dute Askizun (Getaria), uztailaren 13tik 20ra.
 Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 741 626 telefono zenbakira edo bestela idatzi atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera.

1706640360870 Atxutxiamaikaren Udalekuetan izena emateko azken egunak

1706640360944 Atxutxiamaikaren Udalekuetan izena emateko azken egunak


Kirol udalekuak
  Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen dituen Kirol Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da irekita. Aurten Kirol Kanpusean 1º eta 2. mailako haurrek ere parte hartu ahal izango dute, hau da 2002 eta 2001 urtean jaioak. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24an amaituko dira kirol udalekuak.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara Adina: 2002 eta 1995 urte bitartean jaiotakoak (biak barne), 6 eta 14 urte bitarteko haurrak.
Kirolak: futbola, eskubaloia, saskibaloia, tenisa, golfa, hockey-a, rugbia, igeriketa, BTT, jolasak, e.a.
Instalazioak: Mintxeta, Olaizaga kiroldegaia eta Ikastolako frontoia.
Prezioa: Kirol Patronatuko bazkideak: 60 euro
             Bazkide ez direnak: 65 euro
Izenemateak: Olaizaga kiroldegian, maiatzaren 4a eta 29a bitartean
Oparia: kamiseta

1706640360983 Atxutxiamaikaren Udalekuetan izena emateko azken egunak

1706640361025 Atxutxiamaikaren Udalekuetan izena emateko azken egunak