Galiziako Letren Astearen edo “Semana das letras galegas” delakoaren abiapuntua Rosalia de Castroren Cantares Gallegos liburuaren lehenengo edizioaren mendeurrena da. 1963. urteko maiatzaren 17tik galiziar literaturako idazleren bat goraipatzen da urtero. Lehena Rosalia de castro bera izan zen. Aurten Ramon Piñeiro Lopez idazlea omenduko dute.
Omenaldiaz gain, asteburu osoan ez da faltako Galizia aldeko folklore eta gastronomiarik.