Elgoibarko Izarra Kultur elkarteak Kiribilka egitasmoa antolatzen duen seigarren urtea da aurtengoa, eta gaur (maiatzak 8) jarriko dute martxan. Bi eta sei urteko haurrentzako eta euren gurasoentzako egitasmoa da, eta helburua familietan euskararen presentzia sustatzea da.
Aurten erabiliko duten gaia animaliak izango dira. Barixakuero hainbat animaliak egingo diote bisita Kiribili, eta eurekin batera jolas eta dantza egiteko aukera edukiko dute Elgoibarko Plaza Handira joango diren haur eta gurasoek.
Gaur hasi eta ekainaren 27ra arte iraungo du egitasmoak; eta uda ostean, irailaren 11n berriro bueltatuko da urriaren 9ra arte.
Saioak 17:30ean hasiko dira, eta euria eginez gero saioak astebete atzeratuko dituzte. Barixakuko saioez gain, kultura-ikuskizunak ere egingo dituzte: udaberrian
bat, eta udazkenean beste bat.
Saioak 17:30ean hasiko dira, eta euria eginez gero saioak astebete atzeratuko dituzte. Barixakuko saioez gain, kultura-ikuskizunak ere egingo dituzte: udaberrian
bat, eta udazkenean beste bat.
•Kiribilka egitasmoaren egutegia
• MAIATZA: 8–15-22-29
• EKAINA: 5- 12- 19- 26
• IRAILA: 4- 11- 18- 25
• URRIA: 2- 9
• EKAINA: 5- 12- 19- 26
• IRAILA: 4- 11- 18- 25
• URRIA: 2- 9