Iazko rallysprinta irabazi zuen Ramon Apalantza errezildarra (Mitsubishi WRC), Iñaki Alberdi azpeitiarra (Porsche 911 GT3) eta Joseba Zapirain (Peugeot 206 WRC) dira garaipenerako faboritoak. Aurtengo rallysprinta, Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izateaz gainera, 205 eta 309 autoentzako puntuagarria izango da TKR Koparako. “Ikuskizuna bermatuta dago, mota eta adin guztietako parte-hartzaileak izango dira eta”, adierazi du Michael del Cid antolatzaileak (ikus Lagun Artea antolatzaileen webgunea).
•Ikusleentzat gomendioak eta arauak
Urtero moduan, jende asko erakarriko du GI-3210 eta GI-3321 errepideen artean sortuko duten zirkuituak. Horregatik, Azkoitiko Rallysprintaren antolatzaileek hainbat gomendio egin diete proba jarraituko duten ikusleei. Horrenbestez, Azkarateko zirkuitura autoan gerturatuko direnek hainbat arau bete beharko dute.
Batetik, errei bat gorde beharko dute autoak aparkatzeko; Azkoititik Elgoibarrera bidean dagoen eskuineko erreia, zehazki. Kontrako norabidetik datozenek biribilgunean buelta eman ondoren aparkatu ahal izango dute autoa, Elgoibarko norabidean. Bestetik, gaizki utzitako autoak kentzeko garabia jarriko dute Bestalde, gogorarazi dutenez errepide honetan orduko 50 kilometroko abiaduran gida daiteke gehienez.
Ikusleei toki seguruetan jartzeko eskatu diete, zinta gorriarekin mugatuta egongo diren debekatutako guneak errespetatuta.
•Ordutegia
- 10:00. Egiaztapenak, Azkoitiko herriko enparantzan.
- 14:00etatik aurrera. Errepidea itxita egongo da.
- 14:45. Umansoro industrigunera abiatuko dira autoak.
- 15:30. Lehen txanda. Lehenengo autoaren irteera. Auto batetik bestera 30 segundoko tartea izango da aurten, aurreko urteen erdia.
Ondoren. Bigarren eta hirugarren txandak. - 20:30. Sari banaketa ekitaldia, Azkoitiko plazan.
•BIDEOA: Ikus hemen 2008ko Rallysprinteko bideo bat, youtubetik hartua.
{youtube}WGEsQ525QFQ&eurl{/youtube}