Joxe Labaka eta Aitor Otaegi sailkatu ziren hirugarren postuan, Ford Escort Cosworth autoa gidatuz. Gipuzkoako Rallysprint txapelketarako puntuagarria zen Azkoitiko proba. Une honetan Joseba Zapirain dago sailkapeneko lidergoan, 122 punturekin. Bigarren postuan, berriz, Azkoitiko Rallysprinteko irabazlea, Iñaki Alberdi ageri da, 89 punturekin. Denera 73 taldek parte hartu zuten proban eta bide bazterrak zaletuz gainezka egon ziren Azkarateko errepide zaharrean.
- Iñaki Alberdi-Jorge Del Cid (Porsche 911 GT3), 14.29.600.
- Joseba Zapirain-Estíbaliz Armendariz (Peugeot 206 WRC), 00.10.400ra
- Joxe Labaka-Aitor Otaegi (Mitusbishi Evo V), 00.52.000ra
- Iban Tarsicio-Iñigo Peña (Ford Escort Cosworth), 01.26.000ra
- Txema Uzkudun-Iker Iturrioz (Renault Clío Willians), 01.29.100ra
- Gorka Eizmendi-Haritz Olasagasti (Subaru Impreza Gt), 01.31.200ra
- Iñigo Olabegogeaskoetxea-Iñaki Narbaiza (BMW M3), 01.34.100ra
- Iñigo Alustiza-Julio Muriedas (BMW M3), 01.38.900ra
- Lebetiti-Argoitz Ircio (Renault 5 Turbo 2), 01.43.000ra
- Toni Evangelista-Julio Alvarez (Ford Escort WRC), 01.45.937ra